XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TXOTXONGILOA ESKOLAN Etengabe esperimentatzen da eskolan txotxongiloen jolasa, baina beti izan dira arazoak: pertsonaiak egitea, dekoratuak, eszenatokiak eta batez ere gidoiak.

Apunte hauen xedea, berez, denei txotxongilo antzerki bat osatzeko aukera ematea da, indar sortzaileak JOLASERA zuzentzen direlarik; azken hau funtsezkoa eta guztiz garrantzizkoa bait da.

Eskolaurre mailan, txotxongiloak eguneroko egintzetan aurkitzen du bere ohizko lekua.

Formak, koloreak, materialak, izenak, hiztegi aberastea, aho adierazpena etab. lantzeko bide erakargarria izan daiteke txotxongiloa, komunikazioa eta ulermena errazten bait du.

René Caillaud-ek Marionnettes et Marottes liburuan dioenez: Lorpenak pozgarriak ziren, egitura zein hiztegi mailan (ingelesez), baina komunikazio maila dexente baxuarekin jarraitzen genuen.

Eta liburuan proposatzen ziren elkarrizketak ere artifizialak gertatzen ziren, ikasleek gogo haundirik gabe errepikatzen bait zituzten esaldiak.

Egun batez behar zen materiala eramatea gogoratu zitzaidan, honelako ekintzak ireki zitzakeen bideak saiatu nahian; kontzesiorik batere ez nuen egin, hasieratik azkenera ingelesa bakarrik erabiliz.

Harrigarria! Ezezagunak ziren hitzak (adibidez, doblatu, josi, orratzekin eutsi etab.) ulertu egiten zituzten manipulazioari eta kontestuari esker.

Ordu laurdena eskasean prest zeuden pertsonaiak eta eszenatokia eta denek hartzen zuten esku antolaketan.

Ez dakit kurtso oso ortodoxoa eman nuen, baina seguru nago, hori bai, ingelesez benetan hitz egin zela.

Txotxongiloak egitea eta erabiltzea zeharo loturik dago sormen eta irudimen gaitasunekin eta aldi berean gaitasun horiek garatzen ditu.

Pertsonaia bat edo abere bat sortzeak, forma emateak, bizia emateak haurraren posibilitate sikomotrizen garapena ere bideratzen du, (...).